'J4ckiechan' bikain gailendu da Gamegune 2017ko finalean
-
Britainiar jokalariak garaipen prestigiotsua eta 12.000 euroko diru-saria eskuratu ditu Oleksandr Malsh 'Kolento' jokalari ukraniarraren aurkako final zirraragarrian
-
Estatu Batuak, Ukrania, Holanda, Txekiar Errepublika, Erresuma Batua, Grezia, Frantzia, Errumania, Lituania eta Kazakhstan herrialdeetatik etorritako 16 jokalari profesionalak izan dira interneten eta sare sozialen bitartez nazioartean oihartzun handia izan duen emozioz beteriko txapelketa honen protagonista
-
Donostiako Tabakalerako areto handira bertaratu den publikoak interes handiz jarraitu ditu partidak. Hauek zuzenean igorri dira, Erdi Aroko taberna moduan girotutako eszenatoki ikusgarrian eta pantaila handian, jokalarien norgehiagokak gertutik ikusi ahal izateko
- 17 urte egin dituen eSport lehiaketa honek zabalpen handiagoa izan du aurten online plataformek zenbait hizkuntzatan igorritako aurrez aurrekoei esker. Izan ere, gaztelaniaz, ingelesez, alemanieraz, txineraz eta errusieraz komentatu dira partidak eta, lehen audientzia datuen arabera, milioi erdi pertsona baino gehiagok jarraitu dute Gamegune internet bidez
Jack Hutton gamer britaniarra, 'J4ckiechan' ezizenez ezagutua bideo-jokoen munduan, Gamegune 2017ko garaile irten da Donostiako Tabakaleran jokatu den final zirraragarrian, Oleksandr Malsh 'Kolento' jokalari ukraniarraren kontra 3-2 gailendu ostean.
Honela, 'J4ckiechan' suertatu da Estatuko Hearthstone lehiaketa zahar eta prestigiotsuena den Gameguneko irabazle 12.000 euroko diru-saria eskuratuz. Bestalde, 'Kolento' 6.000 euroko sariarekin konformatu behar izan da bigarren lekuan sailkatu ondoren Bidean geratu dira nazioarteko gamer profesional onenak, final handia baino lehen kanporatuak.
'J4ckiechan' britainiarrak harritu egin ditu zaleak txapelketara aurkeztu duen 'karta mazoarekin', eta lehiaketa aurretik egindako lan estrategikoari esker eskuratu du garaipena akatsik gabeko gamer ukraniarraren joko orekatu eta erregularraren aurrean. Izan ere, 'Kolentori' garaipenak azken momentuan ihes egin dio txapelketa osoan oso fin ibili ondoren.
Estatu Batuak, Ukrania, Holanda, Txekiar Errepublika, Erresuma Batua, Grezia, Frantzia, Errumania, Lituania eta Kazakhstan herrialdeetatik etorritako 16 jokalari profesionalak izan dira interneten eta sare sozialen bitartez nazioartean oihartzun handia izan duen emozioz beteriko txapelketa honen protagonista.
Gainera, Donostiako Tabakalerako areto handira bertaratu den publikoak interes handiz jarraitu ditu partidak. Hauek zuzenean igorri dira, Erdi Aroko taberna moduan girotutako eszenatoki ikusgarrian eta pantaila handian joalarien norgehiagoka gertutik ikusi ahal izateko.
17 urte egin dituen eSport lehiaketa honek zabalpen handiagoa izan du aurten online plataformek zenbait hizkuntzatan igorritako aurrez aurrekoei esker. Izan ere, gaztelaniaz, ingelesez, alemanieraz, txineraz eta errusieraz komentatu dira partidak eta, lehen audientzia datuen arabera, milioi erdi pertsona baino gehiagok jarraitu dute Gamegune internet bidez.
Blizzard Entertainment-en Hearthstone bideo-jokoa zoria eta estrategia konbinatzen dituen karta birtualetan oinarritzen da eta nazioartean 70 milioi jokalari ditu. Gainera, interneten ikusle gehien biltzen duen estrategia-jokoa da, bideo-joko partidek eta jokalari famatuek mundu osoko milioika ikusle erakartzen baitituzte.
Antolatzaileak pozik
Euskaltel Konekta Fundazioko gerente Sabino San Vicente pozik agertu da Gamegune 2017ko arrakasta handiarekin, lehiaketaren garapenaren aldetik zein streaming bidezko zabalpenari dagokionez. San Vicentek nabarmendu du Euskaltel Konekta Fundazioak antolatzen duen eta Eukaltelen eta SPRIren babesa duen topaketa honek bere berezko izaera indartu duela. Honek, antolatzaile nagusiaren hitzetan, Hearthstone jokoaren munduan Gamegune ekitaldi garrantzitsu moduan kokatzea ahalbidetu du, berezko pisuarekin eta garrantziarekin nazioartean.