The Event

GAMEGUNE


eSport-en Europa mailako lehiaketa bat da Gamegune. Haren ospea handituz joan da, Euskal Encounter barruan, 11 urtez, eta Counter Strike 1.6 du joko izarra.

Counter-Strike 1.6 lehiaketa gisa hasi zen, eta CPLrako (Cyberathlete Professional League) leku bat eskaini zuen sari gisa. Irabazlea Dallasera joan zen, gastu guztiak ordainduta, finalean parte hartzera.

Gamegune bakoitzean, hainbat nazionalitatetako 21 taldek hartu dute parte. Gehienak europarrak izan dira, baina izan dira Hego Amerikako, Ipar Amerikako eta Asiako hainbat herrialdetako parte-hartzaileak ere.

Gamegune 11 aldiz egin da Euskal Encounterren barruan, eta 2 aldiz Mexikon, Aldea Digital topaketaren barruan. 2014 urtean Euskalduna Jauregian egin zen lehen aldiz ekitaldi bereizi gisa, 2015 urtean Guggenheim Bilbao Museoan eta 2016 urtean Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian.

Aurten, Donostiako Tabakalera – Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan egingo da, eta 2017ko txapelketarik interesgarrienetako bat izango du ardatz: HearthStone.

COSPLAYERRAK


Exerbrang

Propmaker eta cosmaker leondarra. Cosplay-ean duela 10 urte hasi nintzen, eta urteen poderioz jantziak egitearen trebetasuna areagotzen joan naiz. Armadurazko jantziak eta osagarriak dira gogokoen ditudanak, baina beste eremu batzuen teknika berriak ikastea izugarri gustatzen zait eta material desberdinekin esperimentatzea. International Cosplay League 2017an Espainiako lehen ordezkaria izan naiz eta banakako kategorian irabazlea.


SARIAK

2017

  • 1º Prize Cosplay Solo Category at The International Cosplay League at Japan Weekend Madrid (Spain) – Cosplay: Arthas Lich King (World of Warcraft)
  • Cosplay Special Mention at Metropoli Gijón 2017 (Spain) – Cosplay: Me as Deathwing with Motoko Cosplay and Anffeith Projects as Ysera and Alexstraza (World of Warcraft)
  • 1º Prize Cosplay Catwalk at Heroes Manga 2017/Madrid (Spain) – Cosplay: Arthas Lich King (World of Warcraft)
  • Cosplay Special Mention (by judge SKYLine Photography) at CometCon Oviedo 2017 (Spain) – Cosplay: Genos (One Punch Man)
  • 1º Cosplay Prize Solo Spain Representative International Cosplay League 2017 at Japan Weekend 2017/Madrid (Spain) – Cosplay: Guts berserker armor (Berserk)
  • 2º Cosplay Prize Spain Representative Eurocosplay 2017 at Japan Weekend 2017/Madrid (Spain) – Cosplay: Guts berserker armor (Berserk)

2016

  • 1º Prize Group Cosplay at Metrópoli Gijón 2016 (Spain) – Cosplay: Guts berserker armor (Berserk)
  • Best Solo Cosplay at GameFest Valladolid 2016 (Spain) – Cosplay: Faraam set (Dark Souls)

2015

  • 1º Prize Group Cosplay at Expotaku Gijón 2015 (Spain) – Cosplay: Faraam Set (Dark Souls)
  • 1º Prize Solo Cosplay at Jornadas Manganime 2015 León (Spain) – Cosplay: Faraam Set (Dark Souls)

2014

  • Cosplay Special Mention (by Judge Topper Jart Cosplay) at Metrópoli Gijón 2014 (Spain) – Cosplay: Gilgamesh (Fate Stay Night)
  • 1º Prize Solo Cosplay at Jornadas Manganime 2014 León (Spain) – Cosplay: Judge Dredd (DREDD)

2013

  • 1º Prize Solo Cosplay at Level up León 2013 León (Spain) – Cosplay: Champion Space Marine Black Templar (Warhammer 40000)
  • Honorable mention: Most Original Cosplay at Jornadas Manganime 2013 León (Spain) – Cosplay: Uchiha Madara (Naruto)

2012

  • 1º Prize Solo Cosplay at Level up León 2012 León (Spain) – Cosplay: Big Daddy Delta (Bioshock 2)

2011

  • 1º Prize Solo Cosplay at Jornadas Manganime 2011 León (Spain) – Cosplay: Hidan (Naruto) 

2010

  • 1º Prize Solo Cosplay at Big Bang León 2010 León (Spain) – Cosplay: Tokitai (Jin Roh The Wolf Brigade)

Nagy

Modeloa eta dantzaria 16 urteetatik, cosplayerra 2005etik, orduan hasi bait zen bere anaiarekin batera cosplay-arekiko pasioa transmititzen. Bere makillajeak eta estilismoak egiten ditu, eta bere modelo lanean integratzen ditu.

Lanean eta hobbyetan ikastea eta haztea gustatzen zaio. Salamancako Salón Otaku ekitaldiko kofundatzailea eta Koantolatzailea ere bada.


Sariak

2017

  • Cosplay karakterizazio onenari saria Heroes Manga 2017 (bakarka)

2016

  • 3.saria Gumiparty 2016an (bakarka)

2014

  • Yamato Cosplay Cup Brasil 2014an finalista (bakarka)
  • Yamato Cosplay Cup Brasil 2014an finaleko ordezkari espainiarra
  • 1.saria Yamato Cosplay Cup España 2014an (bakarka)

2013

  • 1.saria cosplay librean Japan weekend 2013an (binaka)
  • 1.saria cosplay librean Japan weekend 2013an (taldeka)
  • 1.saria cosplay purista mailan Expomanga 2013an (taldeka)

2009

  • Bartzelonako WCS 2009 saloiko epai-mahaiaren aipamena (binaka)

IKUSKIZUNARA JOAN


Gamegune ekitaldian ospatuko den HearthStone lehiaketara ikusle moduan joateko aukera dago.

Sarrera librea izango da, heltzeko ordena zorrotza jarraituz, edukiera bete arte.

Esparrua uzten bada, berriro ere sartu ahal izango da, baldin eta edukierak ahalbidetzen badu.

Edozein zalantza edo kontsultarako: admin@gamegune.org

LEKUA


Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa

Tabakalera kultura garaikidearen inguruan gogoeta egin eta gozatzeko tokia da.

Aretoa: PATIO

Tabakalera

Tabakalera - Informazio gehiago

Nola iritsi

Bere kokapen estrategikoari eta dauzkan azpiegitura ugariei esker, oso erraza da Donostiara iristea, oso lotura ona baitu munduko gainerako tokiekin. Aukera ezazu zuretzat egokiena den garraiobidea eta ekiozu zure bidaiari!

Nola iritsi - Informazio gehiago

Hiria, Donostia / San Sebastián

Donostia itsasora irekita dagoen hiria da, Igeldo, Urgull eta Ulia mendiek babesten dutena.


Non lo egin

Donostian, era guztietako ostatuak daude, norberaren gustu eta beharren arabera.

Ostatuen gida

Non jan

Donostian, nabarmena da euskal gastronomiaren tradizioa. Ezin konta ahala jatetxe daude, euskal sukaldaritza ezaguna (askotarikoa eta kalitatekoa) dastatzeko. Baina gastronomia ona eta lagunarteko giroa elkartu nahi badituzu, zoaz pintxo batzuk jatera. Gozatu ondo janez!

Jatetxeen gidas

Nola mugitu

Donostia jendea aintzat hartuta egituratutako hiria da. Beraz, erraz mugitu ahal izango zara bertan eta, gainera, hainbat garraiobide dituzu hiriko toki batetik bestera joateko.

Nola mugitu hirian barrena