Fireside Gathering

AURKEZPENA


Sutondoko topaketak 2017ko Gamegunen

Lehiaketa ostiral eta larunbatean egingo da eta 2.000 € banatuko dira saritan lehenbiziko lau sailkatuen artean. Diruaz gain, bestelako sari batzuk ere banatuko ditu Blizzardek topaketa honetan.

Lagunarteko txapelketa amateur presentzialak eta atseginak dira sutondoko topaketak, edozein mailatako jokalarientzako modukoak. Informazio gehiago: http://eu.battle.net/hearthstone/es/fireside-gatherings

GameGune Major lehiaketa profesionalaren azken faseen aurretik izango da, Donostiako Tabakaleran.

Last Hero Standing Bo5 formatuan egingo da lehiaketa, Taldeak + Zuzeneko kanporaketa.

Izen-ematea

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Asteazkenean, azaroak 8, hasten da izena emateko epea, 16:00etan.

Berrogeita lau leku irekiko dira. Izena emateko ordena zorrotz hartuko da kontuan lekuak esleitzeko. Onarpen-mezu elektronikoa jaso ondoren, Tabakalerara jo behar duzue azaroaren 17an, ostirala, 14:00etan, lehiaketarako erregistratzeko eta akreditatzeko.

Txapelketarako lekurik gabe geratu bazarete, ez kezkatu: beste hogei leku jarriko ditugu azaroaren 17an 14:00etan Tabakalerara iristen diren lehenbiziko hogei lagunentzat.

OINARRIAK


Lehiaketa profesionalaren taldekako fasearen lehiaketa paraleloa da Gameguneren Fireside Championship Gathering-a, eta ikuskizunaz gozatzera Tabakalerara inguratzen diren jokalari amateurrei dago zuzendua. Eta, bide batez, saritan banatzen diren 2.000 euroak eta Blizzard- ek emandako bestelako opari batzuk eskuratzera.

Lehiaketaren egitura eta iraupena

  • Lehiaketa 64 jokalariz osatuta egongo da.
  • Ostiralean taldeen-fasea jokatuko da, 4 jokalariz osatutako 16 talde. Talde bakoitzaren 2 jokalari onenak, azaroak 18 larunbateko kanporaketa zuzenera pasatuko dira.

Ostirala azaroak 17

  • 14:00 Izen-ematea eta lehiaketako “ check-in” egitea.
  • 15:00 Taldeak 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8
  • 17:00 Taldeak 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16.

Larunbata azaroak 18

  • 11:00 1.txanda (16renak)
  • 12:00 2.txanda (8renak)
  • *Bazkaltzeko etenaldia
  • 14:00 3.txanda ((Final-laurdenak)
  • 15:00 4.txanda (Finalaurrrekoa)
  • 16:00 5.txanda (Finala)

Jokoaren formatua (Last Hero Standing)

  • Lehiaketaren partida guztiak Last Hero Standing formatuan jokatuko dira.
  • Jokalariko 4 karta-sorta izango dira eta hartatik bat baneatuko da.
  • Partida irabazteko jokalariak 3 jokaldi irabazi beharko ditu.
  • Jokalari batek pilo batekin irabazten duenean, bere karta-sorta mantendu beharko du.
  • Galtzen duen jokalariak eskuragarri duen bere beste karta-sorta hartu beharko du eta ezin izango du galdu duenean erabilitako karta-sorta erabili gainerako errondan zehar.
  • LHE formatuari buruzko bideoa:


Lehiaketaren formatua eta araudia

Jokalari guztiek aruadi hau errespetatu eta jarraitu beharko dute.

  • Lehiaketa zuzeneko kanporaketa batetan datza.
  • Formatu estandarrean jokatuko da.
  • Partida guztiak “European region” delakoan jokatuko dira.
  • Berdinketa kasuan, partida karta-pilo bera erabiliaz jokatuko da.
  • Kiroltasunez jardun behar dute jokalari guztiek lehiaketa osoan.
  • Partida bakoitzaren ostean, edota edozein liskar, konexio erorketak eta/edo akatsak badaude, jokalariei screenshotak hartzea gomendatzen zaie, epaitzerakoan antolatzaileon lana erraztu ahal izateko.

Kanporatzeak, tranpak eta debekuak

  • Edozein tranpa eginez gero lehiaketatik at geratzea izango du ondorio.
  • Debekatuta daukate jokalariek txata eta kanpoko zeinahi gailu erabiltzea partida jokatzen ari diren bitartean. Hori dela eta, "Ekinean" egoera eduki behar dute kontua.
  • Ahalik eta lasterren deituko zaie parte-hartzaileei hurrengo txanda jokatzera ingura daitezen. Dagokion partidarako jarritako ordutik hamar minutura iritsi ez den jokalariak galdu egingo du partida (game lost).
  • Jokalariek baimena dute oharrak hartzeko partidetan zehar, baldin eta erronda bakoitzean orri zuri bat erabiltzen badute.
  • Debekatuta dago musika entzutea lehiaketa dirauen bitartean.

Karta-sorten erregistroa

  • Jokalari bakoitzak dokumentu bat bidali beharko du, bere 4 karta-sorten kodea esportatuz eta izen bezala Battletag-a jarriz, admin@gamegune.org-era azaroaren 15ko 23:59 CET aurretik eta karta-sorta hori bakarrik erabili ahal izango du txapleketan zehar.
  • Heroi bakoitzeko karta-sorta kopia bat baino ezingo da eraman.
  • Fireside gathering-eko jokalarien karta-sorten zerrendak innkeepers-ek erabiliko dituzte txapelketan zehar, lehen araua betetzen dela egiaztatzeko.
  • Jokalariek ezingo dute bere bildumara sarbiderik egin ezta karta-sortak editatu lehiaketa dirauen bitartean, hala eginez gero partida bat galduko lukete (Sideboard Clause).

Informazio gehigarria

Lehiaketaren oinarri generikoak dira horiek; dena dela, aldaketak egin ditzakete antolatzaileek araudi horretan, lehiaketaren funtzionamendua egokia eta ahalik eta dibertigarriena eta garbiena izan dadin.

Zalantzarik baduzue, helbide elektroniko honetara jo: admin@gamegune.org

*Fireside Gathering-erako lekuak mugatuak dira. **Dirutan emango diren sariak dagokien zergen kenketa izango dute.

TXAPELKETA